2009/04/27

HIRU HERRI XX. HERRI LASTERKETA


Eguna argitzean ibilbidea txalupa batean egin beharko zela bazirudien ere, azkenean nahiko ongi geratu zen goiza. Korrikalariontzat kotxeek hartu ohi duten toki eta kaleetan korrika egitea polita bada, lasterketa etxean bertan izatea luxu izan zen.

Umeen txanda pasa ondoren, helduen lasterketa hasi zen emakumeen irteera berezi bat eginez, izan ere, antolatzaileek modu honetan bularreko minbiziaren pairatzen dutenekin bat egin nahiz izan zuten, gure txalo eta zorionak lasterketari ukitu hau emateagatik.

Lehendabiziko hiru km.ko tartean, kale batzuen estutasunak eta korrikalarien presentzia handiak, korrikalariak erritmoa oso geldoa eramatera behartu zituzten. Atarrabiara sartzean, eta batik bat Uharteko aldapara heltzearekin batera, lasterketa zabaldu zen eta hor egon zen norbera bere martxan ibiltzeko aukera.

Helmugara heltzean sari gisa ardo gozoa, eskerrak ez genuela alkoholemia kontrolik pasa behar izan etxera itzultzeko.

Hona hemen sailkapena eta egunaren irudi batzuk.


2009/04/19

AXULAR I. MENDI IBILALDIA

Goiz polita Axularreko I Mendi Ibililaldian parte hartu zutenentzat. Aurreko egunak euripean pasa ondoren, eskertzekoa izan zen urik ez izatea goiz osoan.

Bizkorrenak eta goiztiarrenak goizeko zazpietan abiatu ziren, tropel handiena, berriz, pixka bat beranduxeago. Pozik egoteko modukoa da etxetik gehiegi urrundu gabe horrelako paraje ederraz gozatu ahal izatea. Argazkietan ikusten ahal denez kimuen parte hartze zabala egon zen.

Eguna amaitzeko eta borobiltzeko, elkartera itzultzean, primerazko sukaldari batzuk prestatutako janari zaporetsuarekin gozatu ahal izan zuten mendizaleek.


2009/04/07

AXULAR II. HERRI LASTERKETA

Axular Elkarteak "Axular II. Herri Lasterketa" antolatzen du 2009ko maiatzaren 31erako, igandea. 5 kilometroko hiriko ibilbidea Burlatako kaleetan.

Izena ematea dohainik izanen da eta egiten ahal duzue posta elektronikoz axularkorrikalari@hotmail.com helbidean edo Elkartean bertan, Ermita kalean, lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago arte.


ARAUDIA:
- Zenbakia tolestu gabe bularran nabarmenki jarri behar da.
- 16 urte baino gazteago direnek ezin izanen dute 5 kilometroko lasterketan parte hartu.
- Ohikoa denez gero, badago osasun-zerbitzuak (anbulantzia eta medikuntza-zerbitzua), zirkulazioa bideratzeko Udaltzainak eta korrikalari guztientzat aldagelak, dutxak eta masajeak.
- Antolakuntza ez da arduratuko edozein korrikalarik, bere adina kontuan hartuz, ez dagokion mailan parte hartzen badu.
- Izena eman gabe korrika egiten duenak bere ardurapean eginen du eta ez ditu izena ematen duenaren eskubideak izanen.
- Antolakuntzak saihestu egiten du korrikalariek bere buruari edo beste hirugarren bati egiten diezaiokeen galera, kalte, edota lesioei buruzko erantzukizun oro.
- Antolakuntza bakarra eskuduna da erreklamazioak egiteko, berez berari idatzirik zuzendu behar zaio.
- Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute.
- Lasterketa bukatu eta gero korrikalariek hamaiketakoa izanen dute.












El próximo domingo 31de mayo Axular Elkartea organiza La II Carrera Popular Axular. Un circuito urbano de 5 Km por las calles de Burlada.

La inscripción que será gratuita, podrá hacerse hasta 30 minutos antes del inicio de la prueba en los locales de la Sociedad en C/ La Ermita o en axularkorrikalari@hotmail.com

REGLAMENTO:

No se permitirá participar en la carrera de 5 Km. a menores de 16 años.
- Al finalizar la carrera se ofrecerá un lunch a tod@s l@s participantes.
- Como es habitual
se han establecido medidas sanitarias (ambulancias y servicio médico), de control de la circulación (Policía Municipal) así como duchas, vestuarios y masaje para Todos l@s participantes.
- La organización no se responsabiliza de aquellos corredores que corran sin tener la edad reglamentaria a su categoría.
- Todo aquel que corra sin estar inscrito lo hace bajo su responsabilidad y perderá todos los derechos como inscrito.
- Los dorsales se colocarán visiblemente en el pecho sin doblar.
- La organización declina la responsabilidad por daños y perjuicios o lesiones que la participación en esta prueba pueda ocasionar, a sí mismo, a otra persona o incluso En el caso de que terceras personas causen daño al corredor.
- Las reclamaciones serán únicamente competencia de la organización, por lo que deberán presentarse por escrito ante la misma.

- Todos los participantes por el hecho de realizar la inscripción aceptan el presente reglamento


2009/04/06

LEITZAko XXXI. Herri Krossa


Asteburuan Leitzako herrian izandako herri lasterketara Axularreko zenbait korrikalari (Dani, Benito, Felix, Martin eta beste) hurbildu ziren.

Bertan, euriaren mehatxupean, 2500 metroko zirkuitu bati lau bira eman behar izan zizkioten gizonoezkoek, eta bi emakumezkoek. Zirkuituan zehar bi aldapa igo behar ziren, lehengoa nahiko malda gogorra, eta itzuliaren amaieran igoera leun baino luze bat, frogaren azken momentuetako nekeak are luzeagoa egiten zuena.

Froga Marokoko lagunek irabazi egin zuten, hala ere, Burlatara ere sariren bat heldu zen, Rosak emakume beteranoen lehenengo saria eskuratu baitzuen, beraz, gure zorionak.

Hemen behean dituzue bi lotura interesgarri:

- Humiclima taldeak egindako argazki erreportaje ederra

- Lehengo postuen sailkapena


2009/04/01

APIRILERAKO ZENBAIT PROPOSAMEN


Udaberriarekin eta eguraldi onarekin batera, herri lasterketak ere toki guztietatik ugaltzen dira. Hona hemen, hilabete honetarako proposamen batzuk:


- Launbata honetan bertan, apirilak 4, arratsaldean LEITZAko XXXI. Herri Krossa. 16:15etatik aurrera txikiekin hasita, eta 17:30etan helduak.

- Apirilaren 13an, goizean eta ARGETASen, Yugoko Ama Birjinaren Baselizaren Igoeraren XIV. Krossa.

- AZKOIENgo Udaberriko XX. Herri Lasterketa apirilaren 19ko goizean.

- Apirilaren 26an, BURLATAn, Hiru Herriko herri lasterketa, goizeko 10etatik aurrera Larrain enparantzan.




Aquí tenéis algunas de las carreras populares previstas para el mes de abril:

- - Este sábado, 4 de abril, XXXI Herri Krossa de Leitza

- - XIV Cross Subida a la Ermita de la Virgen del Yugo, mañana del 13 abril.

- - 19 de abril, XX Carrera Popular de Primavera de Peralta.

- - Burlada, 26 de abril, a partir de las 11 de la mañana Carrera Popular Hiru Herri

AXULAR I. MENDI IBILALDIA


Toki guztietara korrika joan behar ez delako:

AXULAR I. MENDI MARTXA.

1. Aukera: 2 ordu eta erdiko itzulia (Lartzabal)
2. Aukera: 6 orduko itzulia (Ezkaba-Ostiasko-Lartzabal)
15:00etan denontzako bazkaria Axularren
Izena eman, aurreko osteguna baino lehen, elkartearen iragarki taulan (5 €).



I MARCHA MONTAÑERA AXULAR.

1ª Opción: Vuelta de 2 horas y media (Lartzabal)
2ª Opción: Vuelta de 6 horas 8Ezkaba-Ostiasko-Lartzabal)
A las 15:00 comida en la sociedad
Apuntarse, antes del jueves anterior, en el tablón de la sociedad (5 €).