2009/08/31

AGERRA Auzoa - BERA

Aurreko asteburuan, Berako AGERRA auzoak bere bestak ospatu zituen. Egitarauaren barnean, larunbata arratsaldean, XXVIII Kros Herrikoia, “Luis Mª Apeztegia Oroigarria” izenekoa egin zen, eta bertaraino hurbildu ziren Axular Korrikalari Taldeko lagun batzuk.

Egin ohi den bezala, lehenak irteerako lerroan haur eta gazteen kategoriak izan ziren. Esan behar da afizio handia ikusi ahal izan genuela txikien artean, izan ere, helduen txandan baina parte-hartze handiagoa izan zen.

Helduen frogan 5800m.ko ibilbidea korritu behar zen, horretarako Agerra auzoaren kaleetatik eta inguruetako belar soroetatik igarotzen zen zirkuito bat lau aldiz egin behar zen. Zirkuituaren alde nagusiena laua bazen ere, azkeneko tartean malda motza, baina aldapatsua, igo behar zen. Lasterketa hasi aurretik eguzkiak gogoz jotzen zuen arren, azkenean oso giro ederra geratu zen arineketan aritzeko.

Harritu egin zitzaigun Krosa halako auzo txiki batean izanik, zenbat publiko bildu zen, eta zer giro polita sortu zuten.

2009/08/25

BERA

AGERRAKO KROSS HERRIKOIA 2009

XXVIII. LUIS Mª APEZTEGIA OROIGARRIA

EGUNA: Abuztuak 29, larunbata

ORDUA: Maila ttikiak: arratsaldeko 6etan

Juniorrak, seniorrak eta beteranoak: arratsaldeko 6:30etan

IZEN EMATEA: Irteeran

MAILAK

Ttikiak

2005. urtetik aurrera jaiotakoak

Aurrebenjaminak

2002, 2003 eta 2004. urteetan jaiotakoak

Benjaminak

2000 eta 2001. urteetan jaiotakoak

400 m

Alebinak

1998 eta 1999. urteetan jaiotakoak

800 m

Infantilak

1997 eta 1998. urteetan jaiotakoak

1.200 m

Juniorrak

1992tik 1996. urtera jaiotakoak

2.900m

Seniorrak

1970tik 1991. urtera jaiotakoak

Emak 2.900 m

Gizon 5.800 m

Beteranoak

1969. urtea eta lehenago jaiotakoak

Emak 2.900 m

Gizon 5.800 m

2009/08/23

EUGI

Herriko jaien biharamuna gainditzeko astirik izan gabe, Eugiko XVII. Herri krosera hurbildu ziren bertako zenbait lagun.

Lasterketen denboraldia hasteko froga ederra, baina aldi berean nahiko gogorra, dugu Eugikoa. Urtegia inguratzen duen ibilbide honetan lurzoru ezberdinetatik korritu behar du lasterkariak, krosaren hasieran eta amaieran errepidetik, basoaren eremuan berriz, harriz egindako mendiko pista, buztineko bidezidor malkartsuak eta hormigoizko errepide txikiak tartekatzen dira.

Eskerrak, zuhaitzen itzalak, eguzki –printzen zigorraz korrikalariak babesten zituela. Dena den, batek baino gehiagok, itzalarik ez zegoen tarte aldapatsu horietan, jaietan edandako kalimotxo eta garagardo freskoekin oroitu ginen.

Herrira ailegatu eta gero, dutxa “fresko” bat, sari banaketa eta antolatzaileek prestatutako gosari suspergarri batekin amaitu zen goiza.



2009/08/18