2009/12/22

2009/12/21

SAN SILBESTRE- BURLATA


Urtea korrika egiten amaitzeko aukera asko ditugu. Altsasun, Ultzaman, Donezteben, Olatzen, Iruñean, Lerinen...
BAINA AURTEN ERE, BERTAKO KULTUR TALDE ETA ELKARTEEI ESKER, HERRIAN BERTAN ERE BADUGU AUKERA.
BERAZ, ZU ERE BERTAN IKUSTEA GUSTATUKO LITZAIGUKE. EZ IZAN ALFERRA ETA KENDU HAUTSA BAZTERREAN DITUZUN ZAPATILA HORIEI.
Izena emateko:
Informazio gehiago:

2009/12/18

GASTEIZ




"En Vitoria hace un frío que pela,
hay hasta quien dice que parece Siberia.
Para calentar vamos a quemar
el Ayuntamiento y la Catedral..."
(POTATOk)





2009/12/12

TXANTREAko Eguna

Aurreko urtearena ikusita, ematen du Txantreakoek garaiz enkargatu zutela eguraldia gaurko herri kroserako.
Esan bezala, goiz paregabe honetan, berehala amaitu dira banatu gabe gelditu diren dortsal apurrak. Lasterketa hasi baino tarte bat lehenago 1000. dortsala eman da, eta batek baino gehiago berarik gabe egin behar izan du korrika. Beraz, aurten ere aurreko urteetako marka guztiak hautsi egin dira parte-hartzeari dagokionez.
Herritik koadrila polita bertaratu gara, hango giroaz gozatzeaz gain, hemen urte zaharrean eginen den lasterketarako gonbidapena ere luzatu diegu han bildutako korrikalari guztiei.

2009/12/04

TXANTREA


Iruñerrian, eta Nafarroa osoan, ditugun lasterketen artean jendetsuenetariko bat eta benetan herrikoia den froga bat. Guztiz gomendagarria goiza giro apartaz gozatzeko.
Izen ematea jada zabalik honako toki hauetan: Auzotegi, Akelarre eta Atanasio.
Umeen txanda goizeko 10:30etatik aurrera Irubide parkean, eta helduak 12:00etan.
Txantreako Herri Krosaren bloga

2009/12/02

TAFALLA

Abenduaren 8an
Goizeko 10:30etan haurren frogak eta 12:00etan helduena.
Izena emateko 948 70 18 11, edo egun berean han bertan.
Informazio gehiago hemen

2009/12/01

ESTERIBAR

Esteribarko V. Herri Lasterketa
Euria goitik behera aritzeak jende asko beldurtu bazuen ere, lasterketarako orduan tregoatxo bat izan zen eta bertaratutako lagunek ederki gozatu ahal izan zuten ur eta lokatz putzuetan plisti-plasta eginez.
Malda handi eta amaigabe bat, eta beste bat bezain luzea, bi aldiz igo eta jeitsi ondoren, froga osatzen zuten 8600m. egin zituzten korrikalariek.
Odolki piperrekin eta txistorraz egindako hamaiketako oparo batekin amaitu zen goiza.
Iruzkin bat eta argazki batzuk hemen