2010/10/31

BOTILEN HILERRIA



   Urriaren azkeneko larunbatean elkarteko lagun batzuk, hogeita bost inguru, etxe ondoan dugun Ezkaba mendira hurbildu ginen. Iragarpenek ura aurreikusten bazuten ere, eta bezperako gaua euria ederki bota arren, oso egun polita atera zitzaigun mendian ibiltzeko. Igoera hau oso erraz egiten da , hortaz, denok, txikiak barne, arazorik gabe egin genuen.

   Behin tontorrera ailegatuta Ezkabako gotorlekuaren inguruan asko ikertu duen eta bertan egondako presoen bizibaldintzak eta egoerari buruz informazio iturri handia den Iñaki Alforjarekin bildu ginen. Indarrak berritzeko mokadu bat hartu ondoren, gotorlekuaren inguruetatik eta oraindik irekita dauden zenbait gunetatik itzulinguru bat egiten genuelarik, lagun honen azalpenak entzun genituen.


   Gotorlekua nola eraiki zuten eta zein izan zen bere hasierako helburua ikasi genuen. Baina batez ere, han beranduago eratu zen presondegiari buruz, frankismoaren errepresioaren zutabe handienetarikoa bat izan zenaz, aritu ginen. Izan ere, gotorlekuan giltzaperatutakoen bizibaldintzak arras gogorrak ziren, esaterako, erakinaren alde handiena lur azpian egin zenez eta gainera oso ingurune hotza eta hezean kokatuta dagoenez, giroa oso egokia zen gaixotasunak zabaltzeko. Honi elikaduraren gabeziak eta gerra garaiko errepresio eta eguneroko bortizkeri eta tratu txarrak gehitzen bazaizkio emaitza garbia agertzen zaigu, hau da, heriotza. 



   Heriotza hain ohikoa bilakatu zen, ezen inguruko herrien hilerrietan ez baitzen tokirik geratzen hainbeste gorpu lurperatzeko. Hori dela eta, hilerri bat sortu behar izan zuten gotorlekutik ez oso urrun. Duela gutxi hilerri honetako hobiak ikertzen aritu dira Aranzadi zientzia elkarteko teknikariak eta hobietan hezurrekin batera, frontean egiten zen moduan, botila bat hildakoaren datuekin utzi zuten lurperatzaileek. Botilen hilerri honetan eman genuen amaitutzat bisita interesgarri hau.

2010/10/27

CORRER (Jean Echenoz)


Oso gustura gaude zenbait idazle ospetsuren azkeneko liburuekin. Duela gutxi Murakamiren liburuaz mintzatu baginen, oraingoan, txanda Jean Echenozek idatzitako eleberri berriari dagokio.

Gaztelaniara berriki itzuli den idazle frantziarraren liburuan, Emil Zatopek dugu protagonista. Bertan, egileak, ohiko biografia bat egin gabe, baizik eta eleberri bat idatziz, gizon honen bizitzaren pasarte nagusiak ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Lan honetan korrikalari handi honek kirol arloan suposatu zuenaz aritzeaz gain, Echenozek pasa den mendearen gertakari garrantzitsu batzuen eszenatokietan kokatzen gaitu. 
 
Liburua oso erraz irakurtzen da eta herriko liburutegi publikoaren apalategian zain duzue, beraz, hartu tartetxo bat eta entrenatzera joan aurreko eserialdi batean irakur dezakezue.


2010/10/18

2010/10/17

LIZUNIAGAko IGOERA

.Lizuniagako Igoera

EGUNA: URRIAK 23 ORDUA :17.00

 
Lasterketa 4,9 km-koa da eta ibilbide osoa asfalto gainean egingo da.

Izena emateko:


edo han bertan egun berean




2010/10/01

ONDDO LASTERKETA


Altsasuko Ferien larunbatean,
urriaren 17an, goizeko 12etan lasterketa ez konpetitiboa ospatuko da.
Ez daude saririk lehendabizikoarentzat ezta sailkapenik.
Kamiseta bana izango duzue. Kamiseta kalitatekoa.
Ibilbidea 7 Kmkoa, laua, berdea, basoan zehar eta hasierako partea grabillazko bidea.
Dauden sariak (txistorra, onddoak, gazta, odolkiak, txorizoa) zozketatuko dira korrikalarien artean.
Anima zaitez.

Izen ematea eta informazioa: dantzaleku sakana