2011/08/15

JAIAK - ROKODROMO

Burlatako jaietan Axular elkartetak antolaturiko ekitaldien egitarauan barna Rokodromo bat ekarri zen elkartearen egoitzara abuztuaren 15ean, jaien egun nagusian.

Bertan, eskaladan aritzeko eta trebatzeko aukera izan zen goizez zein arratsaldez. Parte-hartzaile gehienak adin txikikoak izan baziren ere, heldu batzuk ere animatu egin ziren, edonola ere, ez zen beharrezkoa izan alkoholemia-kontrolik egitea.

Hemen dituzue egunaren zenbait irudi.


2011/08/10

JAIAK

Nafarroako
III. Mailako Aizkora Finala 2011


Abuztuaren 19an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera jokatuko da Burlatako Ezkabazabal Plazan.
Aizkolari bakoitzak moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko eta bi 45 ontzako.
Parte hartzaileak:

Iñaki Vazquez (Altsasu)
Goizeder Belza (Etxarri Aranatz)
Eneko Saralegi (Leitza)
Diego Riaño (Leitza)
Angel Eraso (Salinas de Oro)

Lana lehen bukatzen duten 2 aizkolariak mailaz igoko dira


EUGI