
Bizkorrenak eta goiztiarrenak goizeko zazpietan abiatu ziren, tropel handiena, berriz, pixka bat beranduxeago. Pozik egoteko modukoa da etxetik gehiegi urrundu gabe horrelako paraje ederraz gozatu ahal izatea. Argazkietan ikusten ahal denez kimuen parte hartze zabala egon zen.
Eguna amaitzeko eta borobiltzeko, elkartera itzultzean, primerazko sukaldari batzuk prestatutako janari zaporetsuarekin gozatu ahal izan zuten mendizaleek.