Uda sasoi egokia da atsedena hartzeko eta lasai egoteko. Aisialdiaz gozatzeko aukera gehiago izan ohi dugu orokorrean egun hauetan. Hori dela eta, korrika egiteaz gain literaturzalea ere baldin bazara, egun hauetarako bi proposamen luzatu nahi dizuegu.
De qué hablo cuando hablo de correr (Haruki Murakami) duela hilabete gutxi batzuk erdarazko itzulpena aurkeztu zen liburu honetan, egileak nola hasi zen korrika egiten eta bere esperientzien berri ematen digu. Liburuan ere ez dira falta bere ibilbide literarioaren inguruko pasadizoak. Gure ustez, gizonak korrika egitearen zaletasuna muturretara eraman badu ere, liburua interesgarria izan daiteke besteen bizipenak ezagutzeko.
Bestetik, klasiko bat korrikalarien artean. Alan Sillitoe zenak 1959. urtean idatzi zuen La soledad del corredor de fondo liburua. Eleberrian poliziak harrapatu eta giltzaperatutako gazte baten egoera azaltzen zaigu. Mutilak korrikaren bidez lortzen du bere bizimodu gogorra arintzea, bide batez ere, kirol horretan duen abileziaz baliatzen da erreformategiko zuzendaria irrigarri uzteko.