Oso gustura gaude zenbait idazle ospetsuren azkeneko liburuekin. Duela gutxi Murakamiren liburuaz mintzatu baginen, oraingoan, txanda Jean Echenozek idatzitako eleberri berriari dagokio.
Gaztelaniara berriki itzuli den idazle frantziarraren liburuan, Emil Zatopek dugu protagonista. Bertan, egileak, ohiko biografia bat egin gabe, baizik eta eleberri bat idatziz, gizon honen bizitzaren pasarte nagusiak ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Lan honetan korrikalari handi honek kirol arloan suposatu zuenaz aritzeaz gain, Echenozek pasa den mendearen gertakari garrantzitsu batzuen eszenatokietan kokatzen gaitu.
Liburua oso erraz irakurtzen da eta herriko liburutegi publikoaren apalategian zain duzue, beraz, hartu tartetxo bat eta entrenatzera joan aurreko eserialdi batean irakur dezakezue.