2009/07/01

MENDI MARTXA - IRATIKO TOURRA

Udako opor egunetan komenigarria, eta beharrezkoa, da atsedena hartzea. Gauza guztietarako astirik badenez, hau da, parranda egiteko, lokuluxka ederretarako, familia eta lagunekin egoteko... tartean gorputza ere pixka bat mugitu beharko da giharrak gehiegi inurritu edo sorgortu ez daitezen.
Urtero bezala, elkartetik bat baino gehiago hurbilduko da ESAITetik antolatzen den mendi martxara. Aurten, txirrindula gustukoa dutenentzat ere zabaldu dute eskaintza.