2009/06/28

ASTEBURUAREN ARGAZKIAK

Asteburuan udako etenaldiaren aurreko azken lasterketak egin ziren. Bertan izan ziren korrikalari zintzoenak eta finoenak.
Larunbatean Lantzen, ibilbidearen gogortasunak eta eguzkiaren zamak izerditan jarri zituzten lasterkariak hamaiketakoa egin baino lehen.
Atzo Iruñean, jai giroan, lasterketa motza baina bizitasun handikoa. Behean bi frogen argazki batzuk dituzue.

Lantzeko zenbait argazki

Entzierroaren lasterketaren argazkiak

2009/06/22

DONEZTEBE-LANTZ-IRUÑEA

Udaren lehendabiziko eguna izateko oso giro aproposa korrikan aritzeko. Hala baieztatzen digute Donezteberaino hurbildu ziren lagun nekaezin batzuk. Beheko loturetan lasterketaren argazkiak , bideoa eta prentsan agerturiko kronika aurki ditzakezue.

Argazkiak Doneztebe 09


Bideoa Doneztebe 09

Prentsa Doneztebe 09

Hilabetea eta denboraldia amaitzeko, dauden hitzorduen artean, larunbata Lantzeko herrian "Bost Udaletxe" izeneko azkeneko froga dugu. Igandean berriz, Iruñean, San Ferminetarako beroketa egiteko entzierroaren lasterketa, eta beste maila batean, ia soilik profesionalentzat, Camille Extreme Isaban.

2009/06/15

LARRAINTZAR - LIZOAIN - URA - ALDAPA

Aurreko asteburuan oso eskaintza zabala izan dugu herri lasterketen arloan. Gure taldea txikia izanik ere, ongi ordezkatua egon da froga ezberdinetan.

Larunbata goizean, lagun pare bat “Bost Udaletxe” izeneko lasterketen laugarren frogan parte hartzeko Larraintzarreraino hurbildu ziren.

Beste batzuk, berriz, Lizoaingo herrira gerturatu ziren hango krosean korritzeko. Paraje eder horietan arineketan ibiltzeaz gain, hamaiketako eder batekin ere gozatzeko aukera izan zuten.


Burlatatik bertatik igaro zen Uraren III. Krosean ere, ikusi ahal izan zen gure kamiseta laranjaz jantzitako beste bikote bat. Hauek korrika joan baziren ere, garraio publikoa ere maiz erabiltzen dutenez, Veolia enpresako autobusak hartu baino lehen, duinagoak diren beste aukera batzuk ere badirela gogorarazi digute.


Lizoaingo sailkapena Uraren III Krosaren sailkapena


Hiru lasterketa hauetan aritu zirenek eguzki kiskalgarri bat jasan behar izan zuten, beraz, ohikoa dena baino gehiago busti zituzten kamisetak.


Igande goizeko eguraldia, aurreko egunarena bezain itogarria ez bazen ere, ederki berotzen zuen eguzkiak. Eskerrak, Aldapa Peñako kideek antolatutako krosean parte hartu zutenek, tartera Iruñeko alde zaharrean ohi dabilen haize fresko hori izan zutela lagun.

Umeen lasterketak pasa eta gero, helduen txanda izan zen. Alde zaharrak berezko duen kutsu horrek, eta Aldapa peñaren egoitzaren inguruan zegoen giroak, San Ferminak ia gainean ditugula gogorarazi zigun.


Aldapa

2009/06/08

IPARRALDEKO JOKU TORNEOA


Pasa den larunbatean, euriaren mehatxupean, Burlatako Udal plazan, Axular elkartearen kultur astean ekitaldien artean Iparraldeko Joku Torneoaren lehendabiziko froga ospatu egin zen.
Hona hemen prentsan agerturiko arratsaldearen kronika.

2009/06/04

UDA AURREKO LASTERKETAK


Ekainaren lehenengo asteburuan, hilabetea gogoz hasteko, aukerak soberan. Ekainak 6, goizeko 11etan Legasan Bertizaranako II. Herri Krosa. Egun berean arratsaldeko 5etan eta Iturmendiko Aitzkozar elkarteak antolaturik, V. Herri Lasterketa.Igandean, ekainak 7, ausarten artean, soilik ausartenentzat, Monrealeko I. Xtreme.

“Bost udaletxeko” 4. froga, ekainak 13, Larraintzarren goizeko 11etan. Egun eta ordu berean, Atarrabiako pilategitik aterata, Uraren Herri Krosa, Mendillorrirako III. Igoera. Igandeko goizean, ekainak 14, Iruñan, Aldapa Peñak antolaturik Herri lasterketa goizeko 11etan.


Ekainaren 20an, larunbata, arratsaldeko 18:30etan txikiak eta 19:00etan helduak, Kastejongo udalak antolaturik, Herri Lasterketa. Igandean, berriz, Doneztebeko Krosa


“Bost Udaletxeko” azkeneko froga ekainaren 27an Lantzeko herrian goizeko 11etan. Biharamunean, igandeko goizean, La Jarana peñak antolaturik, Entzierroaren Lasterketa.

2009/06/03

HERRI KIROLAK - IPARRALDEKO JOKU TORNEOA


Aurten ere, Nafarroako Herri Kirol Federazioak Iparraldeko Joku Torneoa antolatu du. Froga hauen lehendabiziko jardunaldia, Axular elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien egitarauan barnean, Burlatan burutuko da.

Guztira 3 jardunaldi jokatuko dira liga sistema erabiliz.

Jardunaldietako datak: 1.Jardunaldia: Ekainak 6, Burlata (18:00) Larrain Plaza – Udaletxe berria

2.Jardunaldia: Ekainak 14, Etxauri (18:00)

3.Jardunaldia: Ekainak 21, Lakuntza (11:00)

Probak banakakoak izanen dira. Kirolari bat modalitate bat baino gehiagotan apuntatu daiteke. Beheko taulan torneoan sartzen diren modalitateak, modalitate bakoitzean egin beharreko lana eta modalitate bakoitzerako puntuazio sistema azaltzen dira:


MODALITATEA

EGIN BEHARREKO LANA

PUNTUATZEKO ERA

(MODALITATE BAKOITZEAN 3 JARDUNALDI JOKATUKO DIRA LIGA SISTEMA ERABILIZ)

KOXKOR BILTZEA

Emakumezkoak

Gizonezkoak

50 koxkor bildu

50 koxkor bildu

Hiru jardunaldi ospatuko dira baina puntuatzerakoan bi denborarik onenak hartuko dira kontutan (Mutilen kasuan 5 lehenengo sailkatuak Nafarroako Koxkor Biltze Txapelketarako pasea lortuko dute).

INGUDE ALTXATZEA

Emakumezkoak

Gizonezkoak

9 kg.ko ingudea. Minutu batez

18 kg.ko ingudea. Minutu batez

Hiru jardunaldietako altxaldi kopuruak batuko dira.

TXINGAK

Emakumezkoak

Gizonezkoak

22 kg.ko txingak

40 kg.ko txingak

Hiru jardunaldietan egindako plazak batuko dira.

HARRIJASOTZEA

100 kg.ko bola minutu batean

112,5 kg.ko kubikoa minutu batean

125 kg.ko zilindroa minutu batean

Hiru jardunaldietan jasotako kiloak batuko dira.

LASTOA

40 kg.ko lastoa. Minutu batean

Hiru jardunaldietako altxaldi kopuruak batuko dira.

ORGA JOKOA

Orga txikiagoa eta pisurik gabe

Hiru jardunaldietan egindako itzuliak eta metroak batuko dira.

ZAKULARIAK

Emakumezkoak (hirukoteak)

Gizonezkoak (hirukoteak)

40 kg.ko zakua. 360 m hirukoteak (plaza=30 m)

65 kg.ko zakua. 360 m hirukoteak (plaza=30 m)

Hiru jardunaldietako denborak batuko dira.



La Federación Navarra de Herri Kirolak, organiza este año otra vez el Torneo de Juegos de Iparralde. La primera de estas pruebas se desarrollará en Burlata dentro del programa de actos organizados por Axular para celebrar su 25 aniversario.

En total se disputarán 3 jornadas utilizando el sistema de liga.

Fechas de las jornadas: 1ª jornada: 6 de Junio, Burlata (18:00) Plaza las Eras

2ª jornada: 14 de Junio, Etxauri (18:00)

3ª jornada: 21 de Junio, Lakuntza (11:00)
Las pruebas serán individuales. Un deportista podrá apuntarse a más de una modalidad. En el cuadro de abajo aparecen las modalidades que se incluyen en el torneo, la tarea a realizar en cada modalidad y el sistema de puntuación de cada modalidad:


MODALIDAD

TAREA A REALIZAR

SISTEMA DE PUNTUACION

(EN CADA MODALIDAD SE DISPUTARAN 3 JORNADAS UTILIZANDO EL SISTEMA DE LIGA)

RECOGIDA DE MARZORCAS

FEMENINO

MASCULINO

50 mazorcas

50 mazorcas

Se disputarán tres jornadas pero a la hora de puntuar se tendrán en cuenta los dos mejores tiempos (En el caso de los chicos, los 5 primeros clasificados conseguirán el pase para el cto. Navarro de Recogida de Mazorcas).

LVTO. YUNQUE

FEMENINO

MASCULINO

Yunque de 9 kg. 1 minuto

Yunque de 18 kg. 1 minuto

Se sumarán las alzadas de las 3 jornadas.

TXINGAS

FEMENINO

MASCULINO

Txingas de 22 kg.

Txingas de 40 kg.

Se sumarán las plazas realizadas en las 3 jornadas.

HARRIJASOTZEA

Bola de 100 kg. 1 minuto

Cúbica de 112,5 kg. 1 minuto

Cilíndrica de 125 kg. 1 minuto

Se sumarán los kilos levantados en las 3 jornadas.

LVTO. FARDO

Fardo de 40 kg. 1 minuto

Se sumará en número de alzadas de cada jornada.

LVTO. CARRO

Carro más pequeño y sin peso

Se sumarán las vueltas y metros realizados en las 3 jornadas.

ZAKULARIS

FEMENINO (tríos)

MASCULINO (tríos)

Saco de 40 kg. Plaza=30 m

Saco de 65 kg.ko. Plaza=30 m

Se sumarán los tiempos de las 3 jornadas.







2009/06/01

AXULAR II HERRI LASTERKETA

AXULAR II. HERRI LASTERKETA

SAILKAPEN OROKORRA - CLASIFICACIÓN GENERAL

Bakarrik bi kontutxo:


Lehenik eta behin. ESKERRIK ASKO. Axular Herri Lasterketaren bigarren edizio hau posiblea egin duzuen guztioi .ESKERRIK ASKO. Hau aurrera atera dadin haien baliabideak eta laguntza ekonomikoa eskaini diguten laguntzaile guztiei. Igande goizean nagiak astindu eta goiz altxatu zinenten bolondres guztioi ere (sukaldariak, informatikariak, esatariak, argazkilariak, montatzaileak...) mila esker.


Bigarrenik, BARKATU izandako akatsengatik. Dena azken unea arte loturik izaten saiatu arren, udaltzain bat hitzartutako tokian ez agertzeagatik, ezusteko bat izan genuen. Korrikalari guztien ulermena izatea espero dugu, eta hurrengoan, hau berriz ere gerta ez dadin, behar diren neurri guztiak hartuko ditugula zin egiten dizuegu.


Dena den, orokorrean pozik gaude izandako emaitzarekin. Gure helburua herri lasterketa bat antolatzea izan da hasieratik, eta uste dugu benetan herri izakera hori lortzen ari garela: dohako izen ematea, detailetxo bat lasterkari guztientzat, txikientzat zein helduentzat, eta zein postutan heltzen den kontuan hartu gabe, hamaiketako gozo bat lagun guztientzat, lasterketaren argazkiekin emanaldi bat...

Hurrengo urtea arte.





Sólo dos cosicas:


La primera, Muchas gracias. Muchas gracias a todos los que han hecho posible la segunda edición de la carrera popular Axular . A los patrocinadores que con su ayuda económica y logística han posibilitado que esto salga adelante. A todos los colaboradores que voluntariamente, abandonando las sabanas y madrugando un domingo, hicisteis de cocinillas, informáticos, montadores, locutores, fotógrafos....


En segundo lugar perdón por los errores producidos. Pese a intentar tener todo atado, la falta de un municipal en el lugar acordado nos jugo una mala pasada. Esperamos tener la compresión de los korrikalaris y tomamos muy buena nota para que algo así no vuelva a ocurrir.


Aún así, la valoración general es positiva. Estamos satisfechos con el carácter popular que va tomando la carrera: inscripción gratuita, premiar el esfuerzo de cada corredor con un pequeño detalle, desde el primero al último y desde el más txiki al más veterano, almuerzo bien mojado para participantes y acompañantes, proyección de las imágenes de la carrera ....


Hasta el próximo año.



AXULAR II HERRI LASTERKETA - HELDUAK - ARGAZKIAK

video

AXULAR II HERRI LASTERKETA - HELDUAK

video