2009/06/15

LARRAINTZAR - LIZOAIN - URA - ALDAPA

Aurreko asteburuan oso eskaintza zabala izan dugu herri lasterketen arloan. Gure taldea txikia izanik ere, ongi ordezkatua egon da froga ezberdinetan.

Larunbata goizean, lagun pare bat “Bost Udaletxe” izeneko lasterketen laugarren frogan parte hartzeko Larraintzarreraino hurbildu ziren.

Beste batzuk, berriz, Lizoaingo herrira gerturatu ziren hango krosean korritzeko. Paraje eder horietan arineketan ibiltzeaz gain, hamaiketako eder batekin ere gozatzeko aukera izan zuten.


Burlatatik bertatik igaro zen Uraren III. Krosean ere, ikusi ahal izan zen gure kamiseta laranjaz jantzitako beste bikote bat. Hauek korrika joan baziren ere, garraio publikoa ere maiz erabiltzen dutenez, Veolia enpresako autobusak hartu baino lehen, duinagoak diren beste aukera batzuk ere badirela gogorarazi digute.


Lizoaingo sailkapena Uraren III Krosaren sailkapena


Hiru lasterketa hauetan aritu zirenek eguzki kiskalgarri bat jasan behar izan zuten, beraz, ohikoa dena baino gehiago busti zituzten kamisetak.


Igande goizeko eguraldia, aurreko egunarena bezain itogarria ez bazen ere, ederki berotzen zuen eguzkiak. Eskerrak, Aldapa Peñako kideek antolatutako krosean parte hartu zutenek, tartera Iruñeko alde zaharrean ohi dabilen haize fresko hori izan zutela lagun.

Umeen lasterketak pasa eta gero, helduen txanda izan zen. Alde zaharrak berezko duen kutsu horrek, eta Aldapa peñaren egoitzaren inguruan zegoen giroak, San Ferminak ia gainean ditugula gogorarazi zigun.


Aldapa