2009/06/22

DONEZTEBE-LANTZ-IRUÑEA

Udaren lehendabiziko eguna izateko oso giro aproposa korrikan aritzeko. Hala baieztatzen digute Donezteberaino hurbildu ziren lagun nekaezin batzuk. Beheko loturetan lasterketaren argazkiak , bideoa eta prentsan agerturiko kronika aurki ditzakezue.

Argazkiak Doneztebe 09


Bideoa Doneztebe 09

Prentsa Doneztebe 09

Hilabetea eta denboraldia amaitzeko, dauden hitzorduen artean, larunbata Lantzeko herrian "Bost Udaletxe" izeneko azkeneko froga dugu. Igandean berriz, Iruñean, San Ferminetarako beroketa egiteko entzierroaren lasterketa, eta beste maila batean, ia soilik profesionalentzat, Camille Extreme Isaban.