2009/03/30

Etxauri (mendatearen igoera)

Egun polita pasa genuen Etxauriko herrira bertaratu ginenok. Eguraldiaren aurreikuspenak egoera txarra iragartzen bazuen ere, azkenean ez zen izan hainbesteraino, aitzitik, korrika egiteko nahiko giro atsegina geratu zen. Gure elkarteatik abiatutako kideek talde polita osatu zuten zenbakiari dagokionez.

Goiza txikien frogekin hasi zen, benjaminak, kimuak eta beste, bertan Axularreko txiki batzuk ere aritu ziren. Pixka bat beranduago, 11etan puntu puntuan, atera zen helduen lasterketa.

Herritik ateratzeko egindako hasierako metro errazak tropelean pasa eta gero, mendateraren igoerari ekin bezain pronto hasi zen jende multzoa luzatuz. Ibilbide gehiena haizea gure alde egon zen, hau da, atzetik jotzen gintuen, azkeneko tartean, aldiz, indarrak askoz urriagoak zirenean kontra izan genuen, honek zailagoa egin zuen azken bihurgunetik bukaeraraino zegoen distantzia.

Laburbilduz, esan daiteke frogaren gogortasunari ederki egin ziotela aurre lasterkari gehienek, batzuk, eta ez gutxi, jeitsiera ere lasterketan egitera animatu ziren.

Behin herrira itzulita eta dutxa hartu ondoren, (eskerrik asko hemendik etxauritarren adeitasunarengatik), herri kirolaren froga bitxi eta ikusgarri batekin gozatzeko aukera izan genuen. Etxauriko harri baldarra (136´5kg.) jasotzen hiru harrijasotzaile gazte lehian aritu ziren.

Hemen duzue bideo txiki bat ateraldiaren irudiekin eta argazkietako atalean egunaren beste estanpa batzuk. Zure argazki edo irudi helarazteko erabili gure posta elektronikoa.
video



Korrika Burlatan

“Ongi etorri” lemapean ospatzen ari da egun hauetan 16. Korrika, eta zinez esan daiteke ongi etorri jendetsu eta beroa egin zitzaiola euskararen aldeko lasterketari gure herrian pasa den asteburuan.


Zapatilak janzten lehenak txikiak izan ziren, izan ere, ostiralean Atarrabiako eta Burlatako haurrek Korrika txikia gauzatu zuten. Korrika “txikia” esaten zaio baina 10 km. inguru egin zituzten Atargi, Ziganda eta Ermitaberriko ikastetxearen ikasleen artean. Ika, ika, ika, Korrika pika pika ! bezalako oihuez osatutako buila batek apurtu zituen bi herri hauen karriketako lasaitasuna, Burlatako Larrain plazan ekitaldi xume batekin amaitzeko.


Larunbatean, goizean goiz, kontu bera errepikatu zen, baina oraingoan adin guztietako lagunekin, ume, gazte, heldu eta edadeturen bat ere ikus zitezkeen Burlatan barna, euskararen aldeko aldarrien artean, korritu zuen tropelaren baitan. Herrian hiru km. korritu ziren, haietariko lehena gure elkarteak, bere 25. urteurrena dela kausa, lekukoa eramateko ohorea izan zuen, bertan ginenok ikuzi ahal izan genuen gure lehendakaria sasoi onean dagoela.


Datorren igandean Gasteizen azkeneko txanpa korrituko da, beraz, oraindik bada aukera parte hartzeko.

2009/03/25


Datorren larunbatean euskaltzale eta korrikazale guztiok jai handi bat ospatzeko aukera daukagu. Izan ere, egun honetan KORRIKA Iruñerrira helduko da.
Burlatan goizeko 7:44etan dugu hitzordua, beraz, nagiak astindu eta ekin korrikari.


2009/03/23


Asteburu luzea, ederra eguraldiari dagokinez, eta herri lasterketak toki ezberdinetan, hauen artean ZESTOAKO XXXI. HERRI KROSSA (martxoak 19an) eta LEKUNBERRIKO LEGOA (martxoak 22an) bere XXI. edizioan.

Bietan elkartearen ordezkaritza izan genuen, lehendabizikora hiru lagun abiatu ziren eta igoeraz eta jeitsieraz osatutako ibilbidearen hiru bira egin zituzten 8.567 m
etroak osatu arte. Goiz osoan, eguakiak ederki berotu zuen, igoeren zailtasunak areagotzen.

Lekunberriko legoaren lasterketara berriz, bost kide agertu ziren, oraingoan ibilbidea motzagoa bazen ere, ibilbide maldatsuaren gogortasunak erraz jarri zituen lasterkariak izerditan, eskerrak goiza fresko samar zegoela.






2009/03/20



Iragan Txantreako egunean egindako herri krossean Axular elkartearen ordezkariza.
Haiekin bat egin nahi izanez gero, hitzordua asteartero eta ostegunero, arratsaldeko 8etan, igerilekuen atean. Helburua tartetxo bat gustura pasatzea eta hankak pitintxo bat astintzea.
Anima zaitez!