2009/03/30

Etxauri (mendatearen igoera)

Egun polita pasa genuen Etxauriko herrira bertaratu ginenok. Eguraldiaren aurreikuspenak egoera txarra iragartzen bazuen ere, azkenean ez zen izan hainbesteraino, aitzitik, korrika egiteko nahiko giro atsegina geratu zen. Gure elkarteatik abiatutako kideek talde polita osatu zuten zenbakiari dagokionez.

Goiza txikien frogekin hasi zen, benjaminak, kimuak eta beste, bertan Axularreko txiki batzuk ere aritu ziren. Pixka bat beranduago, 11etan puntu puntuan, atera zen helduen lasterketa.

Herritik ateratzeko egindako hasierako metro errazak tropelean pasa eta gero, mendateraren igoerari ekin bezain pronto hasi zen jende multzoa luzatuz. Ibilbide gehiena haizea gure alde egon zen, hau da, atzetik jotzen gintuen, azkeneko tartean, aldiz, indarrak askoz urriagoak zirenean kontra izan genuen, honek zailagoa egin zuen azken bihurgunetik bukaeraraino zegoen distantzia.

Laburbilduz, esan daiteke frogaren gogortasunari ederki egin ziotela aurre lasterkari gehienek, batzuk, eta ez gutxi, jeitsiera ere lasterketan egitera animatu ziren.

Behin herrira itzulita eta dutxa hartu ondoren, (eskerrik asko hemendik etxauritarren adeitasunarengatik), herri kirolaren froga bitxi eta ikusgarri batekin gozatzeko aukera izan genuen. Etxauriko harri baldarra (136´5kg.) jasotzen hiru harrijasotzaile gazte lehian aritu ziren.

Hemen duzue bideo txiki bat ateraldiaren irudiekin eta argazkietako atalean egunaren beste estanpa batzuk. Zure argazki edo irudi helarazteko erabili gure posta elektronikoa.