2009/12/12

TXANTREAko Eguna

Aurreko urtearena ikusita, ematen du Txantreakoek garaiz enkargatu zutela eguraldia gaurko herri kroserako.
Esan bezala, goiz paregabe honetan, berehala amaitu dira banatu gabe gelditu diren dortsal apurrak. Lasterketa hasi baino tarte bat lehenago 1000. dortsala eman da, eta batek baino gehiago berarik gabe egin behar izan du korrika. Beraz, aurten ere aurreko urteetako marka guztiak hautsi egin dira parte-hartzeari dagokionez.
Herritik koadrila polita bertaratu gara, hango giroaz gozatzeaz gain, hemen urte zaharrean eginen den lasterketarako gonbidapena ere luzatu diegu han bildutako korrikalari guztiei.