2010/01/22

IDIAZABAL



Nafarroako mugatik gertu, Goierriko herri honetan, San Blas jaiak ospatuko dira hilaren amaieran. Jai egitarauan klasiko bat bihurtu den herri lasterketa dugu, izan ere, aurten 30. aldia da kros hau egiten dela.

Hurbiltzen denak, oso giro polita eta korrikalari asko aurkituko ditu. Sakanatik pauso batera dugu Idiazabal. Izen ematea aldez aurretik egiteko herrikrossa.com eta han bertan herriko plazan.