2010/03/15

LEKUNBERRIKO LEGOA

Martxoaren 21an, igandea, udaberriaren etorrerarekin bat, erronka polita herri korrikalariontzat eta lasterketa eder bat. Froga Lekunberritik, Ilargi tabernaren parean, aterako da Azpirotz igotzeko, Cia etxeratino jeitsi eta berriz ere irteerara itzultzeko. Lasterketa goizeko 12etan aterako da, aurretik haurren lasterketak izanen dira. Izena emateko herrikrossean edota han bertan egun berean.