2011/08/15

JAIAK - ROKODROMO

Burlatako jaietan Axular elkartetak antolaturiko ekitaldien egitarauan barna Rokodromo bat ekarri zen elkartearen egoitzara abuztuaren 15ean, jaien egun nagusian.

Bertan, eskaladan aritzeko eta trebatzeko aukera izan zen goizez zein arratsaldez. Parte-hartzaile gehienak adin txikikoak izan baziren ere, heldu batzuk ere animatu egin ziren, edonola ere, ez zen beharrezkoa izan alkoholemia-kontrolik egitea.

Hemen dituzue egunaren zenbait irudi.