2009/04/27

HIRU HERRI XX. HERRI LASTERKETA


Eguna argitzean ibilbidea txalupa batean egin beharko zela bazirudien ere, azkenean nahiko ongi geratu zen goiza. Korrikalariontzat kotxeek hartu ohi duten toki eta kaleetan korrika egitea polita bada, lasterketa etxean bertan izatea luxu izan zen.

Umeen txanda pasa ondoren, helduen lasterketa hasi zen emakumeen irteera berezi bat eginez, izan ere, antolatzaileek modu honetan bularreko minbiziaren pairatzen dutenekin bat egin nahiz izan zuten, gure txalo eta zorionak lasterketari ukitu hau emateagatik.

Lehendabiziko hiru km.ko tartean, kale batzuen estutasunak eta korrikalarien presentzia handiak, korrikalariak erritmoa oso geldoa eramatera behartu zituzten. Atarrabiara sartzean, eta batik bat Uharteko aldapara heltzearekin batera, lasterketa zabaldu zen eta hor egon zen norbera bere martxan ibiltzeko aukera.

Helmugara heltzean sari gisa ardo gozoa, eskerrak ez genuela alkoholemia kontrolik pasa behar izan etxera itzultzeko.

Hona hemen sailkapena eta egunaren irudi batzuk.