2009/04/06

LEITZAko XXXI. Herri Krossa


Asteburuan Leitzako herrian izandako herri lasterketara Axularreko zenbait korrikalari (Dani, Benito, Felix, Martin eta beste) hurbildu ziren.

Bertan, euriaren mehatxupean, 2500 metroko zirkuitu bati lau bira eman behar izan zizkioten gizonoezkoek, eta bi emakumezkoek. Zirkuituan zehar bi aldapa igo behar ziren, lehengoa nahiko malda gogorra, eta itzuliaren amaieran igoera leun baino luze bat, frogaren azken momentuetako nekeak are luzeagoa egiten zuena.

Froga Marokoko lagunek irabazi egin zuten, hala ere, Burlatara ere sariren bat heldu zen, Rosak emakume beteranoen lehenengo saria eskuratu baitzuen, beraz, gure zorionak.

Hemen behean dituzue bi lotura interesgarri:

- Humiclima taldeak egindako argazki erreportaje ederra

- Lehengo postuen sailkapena