2009/08/31

AGERRA Auzoa - BERA

Aurreko asteburuan, Berako AGERRA auzoak bere bestak ospatu zituen. Egitarauaren barnean, larunbata arratsaldean, XXVIII Kros Herrikoia, “Luis Mª Apeztegia Oroigarria” izenekoa egin zen, eta bertaraino hurbildu ziren Axular Korrikalari Taldeko lagun batzuk.

Egin ohi den bezala, lehenak irteerako lerroan haur eta gazteen kategoriak izan ziren. Esan behar da afizio handia ikusi ahal izan genuela txikien artean, izan ere, helduen txandan baina parte-hartze handiagoa izan zen.

Helduen frogan 5800m.ko ibilbidea korritu behar zen, horretarako Agerra auzoaren kaleetatik eta inguruetako belar soroetatik igarotzen zen zirkuito bat lau aldiz egin behar zen. Zirkuituaren alde nagusiena laua bazen ere, azkeneko tartean malda motza, baina aldapatsua, igo behar zen. Lasterketa hasi aurretik eguzkiak gogoz jotzen zuen arren, azkenean oso giro ederra geratu zen arineketan aritzeko.

Harritu egin zitzaigun Krosa halako auzo txiki batean izanik, zenbat publiko bildu zen, eta zer giro polita sortu zuten.