2009/08/23

EUGI

Herriko jaien biharamuna gainditzeko astirik izan gabe, Eugiko XVII. Herri krosera hurbildu ziren bertako zenbait lagun.

Lasterketen denboraldia hasteko froga ederra, baina aldi berean nahiko gogorra, dugu Eugikoa. Urtegia inguratzen duen ibilbide honetan lurzoru ezberdinetatik korritu behar du lasterkariak, krosaren hasieran eta amaieran errepidetik, basoaren eremuan berriz, harriz egindako mendiko pista, buztineko bidezidor malkartsuak eta hormigoizko errepide txikiak tartekatzen dira.

Eskerrak, zuhaitzen itzalak, eguzki –printzen zigorraz korrikalariak babesten zituela. Dena den, batek baino gehiagok, itzalarik ez zegoen tarte aldapatsu horietan, jaietan edandako kalimotxo eta garagardo freskoekin oroitu ginen.

Herrira ailegatu eta gero, dutxa “fresko” bat, sari banaketa eta antolatzaileek prestatutako gosari suspergarri batekin amaitu zen goiza.