2010/09/22

BESTELAKO EKITALDIAK

Elkarteko kirol batzordea eratu zenetik hona, batik bat, korrikalarien arloan aritu da. Hala ere, gure helburua beste arlo batzuetan aritzea ere bada.

Horrela bada, inguruko mendi eta alderdietan oinez eta bizikletaz ateraldiak antolatuko ditugu. Irteera hauetan, kirolaz eta paisaiaz gozatzeaz gain, tokian tokiko gertaera historiko eta kulturalak ezagutzen ere saiatuko gara. Esaterako, gutxi barru, urriaren amaieran, Ezkaba mendira joanen gara, hango bazterretan ibiliko gara eta, bide batez, bertako “botilen hilerria” eta gotorlekuaren inguruko gertaera latzen berri izateko aukera izanen dugu.

Urtea bukatu baino lehen, azaro aldean, rokodromo bat ekarriko dugu elkartera, bertan, haurrak zein helduak eskaladan saiatu eta trebatzeko. Beste aldetik, izen handiko pilotariekin mahai-inguru bat egiteko asmoa badugu, euskal pilotaren gaurko egoerari buruz haiekin solasteko.

Ikusten duzuenez, gauzak egiteko ilusio eta gogoak baditugu, zuek egitasmo berri hauetan gurekin bat egitea gustatuko litzaiguke.